2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

SANTA AGUEDA

IRAKASLE GELA

Dios te salve…

Kaixo egun on irakasleak
zer moduz zaudete gelan
gu abestera etorri gara
Santa Agueda bezperan.

Eskola erre egingo dugu
liburuekin ta dena
ez haserretu irakasleak
txantxa zen kopla honena.

Dios te salve…

Jolas garaiak luzeagoak
nahi ditugu guk eskolan
gure patioan disfrutatzeko
ta gutxiago klasean.

Eskerrik asko irakasleak
esandakoari kasu egin
gu orain goaz herrira pozik
gure eztarri gozoekin.

Dios te salve…


EROSKI

Dios te salve…

Kaixo zer moduz Eroskin gaude
kopla kantari abesten
Anunciatatik etorri gara
zuekin koplak eskaintzen.

Eroski honetan txokolatea
ona badago benetan
dendari hauek oso onak dira
ez daude hainbat dendetan.

Dios te salve…

Horrexegatik gaur hemen gaude
txokolatea eskatzen
guk badakigu oso ona dela
nori ez zaio gustatzen?

Eskerrik asko langile denei
gustura egon gara gu
orain gosea pasa egin zaigu
eta tripa bete dugu.


Dios te salve…

EGUNEKO ZENTROA

Dios te salve…

Kaixo aitonak eta amonak
etorri gara abestera
gaur hemen gatoz poz-pozik denok
gure doinua abestera.

Zuek adinekoak zarete
guk bakarrik hamar urte
gazteagoak gara gu baina
ondo zahartu nahi genuke.

Dios te salve…

Joan aurretik entzun nahi dugu
guk zuen irri polita
horrekin goaz oso gustura
Antxon zehar ibilita.

Oso ondo pasa dugu hemen
ilusioz bete gara
gurekin dator gure bihotzetan
bueltan goaz eskolara.

Dios te salve…


TXEMA

Dios te salve…

Kaixo zer moduz gu ondo gaude
Santa Agueda ospatzen
musikarekin ta makilekin
gure Pasaian abesten.

Txema zu zara herriko onena
hau nahi dugu abestea
zure txutxeak gozoak dira
baita zure emaztea.

Dios te salve…

Goxokiak oso onak daude
mesedez eman pixka bat
gure eztarriak gozotasunez
hartuko ditu txutxeak.

Bagoaz berriz eskerrik asko
ahotsa dugu primeran
eskerrik asko guztiagatik
egongo gara Pasaian.

Dios te salve…


AXULAR

Dios te salve…

Kaixo denoi Anuntziatatik
etorri gara abestera
Santa Agueda abesti batzuk
zuekin disfrutatzera.

Parke hau berritu dute berriz
baina gu handitzen gara
guretzat parke txikiegi da
eta ez gatoz jolastera.

Dios te salve…

Hemen gaur gaude oso gustura
etorri gara abestera
edari batzuk behar ditugu
egarriz gaude gainera.

Eskerrik asko guztiagatik
orain ez gaude egarriz
datorren kurtsoko ikasleak
etorriko dira berriz.

Dios te salve…